Soziolinguistika

Soziolinguistikak bi adiera ditu nagusiki, hertsia eta zabala:

  1. Adiera hertsian, soziolinguistika hizkuntzalaritzaren adarra da, hizkuntzak jendartean dituen arazoez arduratzen dena: adibidez, argotak, haur hizkera, soziolektoak, klaseen arteko hizkuntza aldaerak, eta abar. Adar horrek hizkuntza batek gizartean dituen aldaketak aztertzen ditu. Horregatik, zenbait autorek horri soziolinguistika bariazionista deitzen diote.
  2. Adiera zabalean, soziolinguistika termino-anabasa da,hizkuntza eta gizartea harremanetan jartzen duen oro bertan sartzen baita: horren barruan soziologia, gizarte psikologia, antropologia, komunikazioa, politika, zuzenbidea... daude. Adiera horretan nagusitzen den ikuspegia soziologikoa da, ez horrenbeste hizkuntzalaritzakoa. Zenbait autorek, hori dela eta, soziolinguistika ez, hizkuntzaren soziologia deitzen diote, ordea.

Soziolinguistika lan arlotzat duenari soziolinguista deritzo.

Espainian, soziolinguistika unibertsitate giroan hizkuntzalaritzaren adartzat hartzen da, baita Wikipedian eta nazioartean ere, nagusiki. Adiera zabala, berriz, nazioartean gehienbat hizkuntzaren soziologiatzat hartzen da.

Euskal Herrian, berriz, hitza bigarren adieran erabiltzen da nagusiki. Adibidez, Soziolinguistika klusterra, UEUren Soziolinguistika saila, Eusko Jaurlaritza... Katalunia eta Quebecen ere terminoa adiera horrekin erabiltzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search