Star Trek

Star Trek edo Izarretara bidaia zientzia fikziozko telesail eta filmeen frankizia bat da. Gene Roddenberryk sortutako Star Trekeko fikziozko unibertsoa benetazko aktoreak dituzten bost telesailez, 1966ko jatorrizko telesaila barne, 2 dimentsiotan marraztutako pertsonaiekin eginiko animazio sail batez eta hamaika filmez osatua dago. Frankizia dozena bat bideo-joko baino gehiagora, zenbait rol jokora, zaleek idatzitako ehundaka fikziozko istorio eta eleberritara, horietakoren batzuk bideoan eginikoak direnak eta Las Vegaseko atrakzio tematiko batera ere hedatzen da. Jatorrizko telesailarekin hasi eta ondoren filmeekin eta gainontzeko telesailekin jarraituz, frankiziak gurtza fenomeno bat sortu du eta kultura herrikoian zenbait erreferentzia sortu ditu.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search