Subdukzio

Subdukzio eremua

Plaken tektonikaren teoriaren arabera[1], plaken subdukzioa hondoratze prozesu bat da. Hondoratze prozesu honetan, plaka litosferiko baten eremu ozeanikoa beste plaka baten ertzaren azpian hondoratzen da, muga konbergente batean. Hala ere, muga konbergente guztiak ez dira subdukzio eremuak: plaken arteko dentsitatea oso antzekoa bada, subdukzioa beharrean, obdukzioa ematen da. Subdukzioa subdukzio eremu zabaletan gertatzen da eta egun, gehienak ozeano Barean daude,"Ozeano Bareko Suzko Eraztuna"[2] deritzon eremuan. Dena den, mediterranear itsasoan, Antilletan, Hegoaldeko Antilletan eta Indonesiako kosta indikoan ere aurkitzen dira.

Subdukzioak magnitude handiko lurrikara ugari eragiten ditu, zeinak Benioff edo Benioff-Wadati eremuan sortzen diren. Beste eraginetako bat lurrazaleko mantuaren zati baten fusio partziala da; horren ondorioz, magma sortzen da eta honek gora egin ahala, sumendiak sortzen dira[3].

Subdukzio angelua Benioff eremuak lurrazalarekin osatzen duen angelua da, eta aldakorra da. Adibidez, Marianar uharteetan 90º ingurukoa da eta Perun 10ºkoa.[4] Lurreko lurrazal ozeaniko zaharrena Marianetako itsas hobian subduzitzeko bidean dena da, ofiolitak kontuan hartu gabe.


  1. (Ingelesez) «Plate tectonics - The Encyclopedia of Earth» editors.eol.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  2. .
  3. .
  4. P., Kearey,. (2009). Global tectonics.. (3rd ed.. argitaraldia) Wiley-Blackwell ISBN 9781405107778. PMC 132681514. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search