Suitza[1] (alemanez: Schweiz, /ˈʃvaɪts/ ahoskatua; frantsesez: Suisse, /sɥis(ə)/ ahoskatua; italieraz: Svizzera, /ˈzvittsera/ ahoskatua; erretorromanieraz: Svizra, /ˈʒviːtsrɐ/ edo /ˈʒviːtsʁːɐ/ ahoskatua), ofizialki Suitzako Konfederazioa (latinez: Confoederatio Helvetica, bertako lau hizkuntzen artean aukerarik ez egitearren. Hortik datorkio CH laburdura) erdialdeko Europako estatu itsasgabea da. Iparraldean Alemaniarekin du muga, mendebaldean Frantziarekin, hegoaldean Italiarekin, eta ekialdean Austria eta Liechtensteinekin. 41.285 km² ditu, eta 2013an 8.139.631 biztanle zituen.[2]
Hiriburu federala Berna da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search