Udalerriak (alemanez: Gemeinden, frantsesez: communes, italieraz: comuni, erretorromanieraz: vischnancas) Suitzako gobernu egiturarik txikiena da. Gaur egun, herrialdeak 2.596 udalerri ditu.[1] Udalerri askok ehun biztanle inguru dituzte, baina badaude tamaina handiko hiriak. Esaterako, Zürich edo Geneva. Udal-eremurik txikiena Kaiserstuhlek du 0.32 km² eta handiena Scuolek 439 km².
Kantonamendu bakoitzak bere udalerrien konpetentziak definitzeko ahalmena da. Hauen artean hezkuntza, gizarte zerbitzuak, garraio publikoa eta zerga-bilketa daude. Kantonamendu batetik bestera zentralizazio maila ezberdinak topa daitezke.
Biztanleria | Udalerri kopurua 2004 urtean (%)[2] |
>20,000 | 30 (1.1%) |
10,000–19,999 | 89 (3.2%) |
5000–9999 | 180 (6.6%) |
1000–4999 | 1025 (37.4%) |
500–999 | 555 (20.3%) |
<500 | 861 (31.4%) |
Total | 2740 (100%) |
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search