Sukaldaritza (janari eta edarien prestaketa)

Artikulu hau Janari eta edarien prestaketari buruzkoa da kontzeptu kultural gaitzat duena beste hau da: Sukaldaritza; ondo jan eta edateko artea gaitzat duena, berriz, hau da: Gastronomia
Erretzea: sukaldatzeko ohiko teknika bat.
Etxeko sukalean lanean

Sukaldaritza (janari eta edarien prestaketa esanahiarekin), edo kozinatzea, elikagaiak jangarri bihurtzeko prestatzea da. Elikagaiei beroa (gehienetan) edo substantzia eragileak (azukre, gatz, azidoak) aplikatzen zaizkie kontsumitu aurretik, prestatzean gertatzen diren osagai fisiko eta biokimikoen transformazioei esker hainbat helburu erdiesteko: samurtzeko (haragia), digerigarri bihurtzeko (lekaleak), gogortzeko (arrautza), likidotan nahasteko (saldak), itxura, usain edo testura eraldatzearen eraginez goxatzeko, toxikoak ezabatzeko (ehizakia), etab. Baina, gehienetan, zaporea aldaraztea izaten da kozinatzearen xedea.[1][2]

  1. Calera, Ana María.. (1976). La cocina vasca. (Ultima ed. argitaraldia) La Gran Enciclopedia Vasca ISBN 84-248-0237-3. PMC 2598229. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. Agirre, Edorta. (1983). Sukaldaritzarako hastapenak. Elkar - AEK ISBN 84-7529-077-9. PMC 863177346. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search