Supereroankortasun

Magneto bat nitrogeno likidoz hoztutako altuko supereroale baten gainean lebitatzen. Korronte elektriko iraunkorrak induzitzen dira supereroalearen gainazalean imanaren eremu magnetikoa supereroalaren barrualdetik ateratzen saiatzeko. Korronte honek magnetoa lebitatzen jartzen duen elektroiman bat sortzen du.

Supereroankortasuna tenperatura oso txikian material batzuek daukaten propietate fisikoa da, zeinak material hauen erresistentzia elektrikoa zero bihurtzen du eta Meissner efektuaren bidez bere barneko eremu magnetikoa kanporatu egiten du.

Eroale metaliko baten erresistentzia elektrikoa tenperatura txikietan monotonoki jeitsi egiten da baina zero absolutuaren inguruan, kobrea adibidez, erresistiboa da. Aldiz, supereroale baten erresistentzia tenperatura kritiko baten azpitik hoztean zerora joaten da zuzenean. Erresistentzia elektrikoa ez da batere desiragarria energia galerak sortzen dituelako korrontea garraiatzen den bitartean, aldiz supereroale batek eragindako energia galera zero (edo "ia-ia" zero) dugu. Adibidez, eroale zirkular batean korronte bat jarriko bagenu elektroiak etengabe higitzen egongo lirateke, naturan etengabeko higiduraren aproximazio onena izango litzatekelarik. Ferromagnetismoa eta atomoen lerro espektroaren antzera, gertaera kuantiko makroskopikoa dugu supereroaletasuna.

Propietate hau material mota desberdinetan gertatzen da, arruntzat ditugun aluminio edo eztainuan adibidez, hala nola beste zenbait aleazio eta astunki dopatutako erdieroaleetan. Aldiz propietate hau ez dugu material ferromagnetiko edo metal nobleetan aurkitzen (zilarra edota urrea).

1986. urtetik aintzinerat material exotiko berriak aurkitu dira, zeramika bereziak, zeinen tenperatura kritikoa nitrogeno likidoaren tenperatura baino altuagoa den. Aurkikuntza honen bidez, ikerlarien interesa supereroalengana zuzendu da era harrigarrian, material mota hauetan ez baitakigu supereroankortasun propietatearen zergatia oraindik azaltzen. Gainera altuko materialek erraztu egiten dituzte gure eguneroko bizitzan garrantzitsuak izan daitezkeen aplikazioak bilatzen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search