Surf

Surf egiten

Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzean datzan kirola da. Hawaii uharteetan sortu zen eta hortik Estatu Batuetara zabaldu zen eta gero, XX. mendearen erdialdean, mundu osora.

Biarritzetik Euskal Herria osora zabaldu zen. Peter Vierter izan zen Euskal Herriko kostan surf egiten lehena, zurezko ohol baten gainean. Handik aurrera, gazteak ekintza hori imitatzen hasi ziren.

Surfean oinarrituta, beste zenbait kirol aldaera sortu dira, hala nola windsurfa eta arraun surfa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search