Sustrai

Sustraiak Angkoren.

Botanikan, sustraia[1], zaina[2] edo erroa[3] klorofilarik gabeko landare-organoa da. Landarea finkatzen eta honek hazkunderako behar dituen ura eta gatzak xurgatzen dituena.

Meristemo primarioa kaliptraz babesturik dauka eta sustrai-puntan kokatzen da. Enbrioiaren sustraiari sustraixka deritzo eta, garatzen denean, sustrai nagusia eratzen du.[4] Kimu batetik eratzen den lehen sustraia sustrai nagusia da; bere adarrei albo-sustrai esaten zaie. Zenbait espeziek ardatz-formako sustrai handi bakar bat dute, eskuarki beherantz hazten dena eta albo-sustrai ugari dituena. Beste zenbaitek sustrai barreiatuak dituzte, tamaina bertsuko sustrai mehe ugari.

  1. «sutrai». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  2. «zain». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  3. «erro». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  4. https://web.archive.org/web/20100314190806/http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_c.htm

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search