Swahili

Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swahili (argipena)».
Swahilia
Kiswahili — كِسْوَحِيلِ
Swahili hiztunen lurraldea.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTanzania, Kenya, Uganda, Ruanda, Burundi, Kongo (KED), Somalia, Komoreak (Mayotte barne), Mozambike, Malawi, Oman
Hiztunak~5 milioi lehen hizkuntza
~30-50 milioi 2. hizkuntza
OfizialtasunaTanzania, Kenya, Uganda(2005tik)
EskualdeaAfrika ekialdea
AraugileaBaraza la Kiswahili la Taifa (Tanzania)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Volta–Kongo hizkuntzak
Benue–Congo (en) Itzuli
Bantoid (en) Itzuli
Southern Bantoid (en) Itzuli
Bantu hizkuntzak
East Bantu (en) Itzuli
Northeast Bantu (en) Itzuli
Northeast Coast Bantu (en) Itzuli
Sabaki (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Swahili Ajami (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1sw
ISO 639-2swa
ISO 639-3swa
Ethnologueswa
Glottologswah1254
Wikipediasw
Linguasphere99-AUS-m
ASCL9211
IETFsw

Swahilia[1], Kiswahili tokiko izenaz ere ezaguna, niger-kongo familiako hizkuntza da, jatorriz swahili herriak hitz egiten zuena eta, batez ere Tanzania, Kenya eta Mozambiken kokatzen dena (Ekialdeko Afrikako kostaldean eta inguruko itsasertzeko uharteetan)[2]. Afrikako nagusienetarikoa ingelesa, frantsesa, portugesa eta arabierarekin batera, swahili hiztunen kopuruaren estimazioak, jatorrizko zein bigarren hizkuntzako hiztunak barne, asko aldatzen dira. Bost milioi pertsonak lehen hizkuntzatzat daukate, eta beste 30-50 milioik bigarren hizkuntzatzat. Oro har, 150 milioitik 200 milioira bitartekoak dira; Tanzanian eta Kenyan bizi dira bertako hiztun gehienak. Bantu hizkuntza da, zulua, xhosa, lingala, kikongoa eta sothoa bezala.

Afrikako ekialdean mintzatzen da (bertako zenbait herrialdetako lingua franca da), eta Tanzania, Kenya eta Ugandan ofiziala da.

Swahili hitzak beste hizkuntza batzuetako mailegu kopuru esanguratsua du, batez ere arabieratik, baita portuges, ingeles eta alemanetik ere. Swahili hiztegiaren % 15 inguru arabierazko mailegu hitzek osatzen dute[3][4], hizkuntzaren izena barne (سَوَاحِلي sawāḥilī, arabierazko hitz baten forma adjektibo plurala, kostaldean esan nahi duena). Arabiar merkatarien eta Ekialdeko Afrikako kostaldeko biztanle bantuen arteko harremanen garaikoak dira maileguak; garai hartan, swahilia lingua franca gisa agertu zen eskualde hartan[5].

Kenyako eta Tanzaniako gobernuak adostutako ahaleginak direla eta, swahilia hiru hizkuntza ofizialetako bat da (besteak ingelesa eta frantsesa dira) Ekialdeko Afrika Erkidegoko herrialdeetan (EAC ingelesez): Burundi, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya, Ruanda, Somalia, Hego Sudan, Tanzania eta Uganda. Afrikako Aintzira Handien eskualdeko eta ekialdeko eta hegoaldeko Afrikako beste eremu batzuetako lingua franca ere bada[6][7][8]. Swahilia Afrikako Batasuneko eta Afrika Australaren Garapenerako Komunitateko lan hizkuntzetako bat ere bada. Ekialdeko Afrikako Erkidegoak «East African Kiswahili Commission» (EAKC) izeneko erakundea sortu zuen, zeina 2015ean hasi zen operatzen. Erakundea, gaur egun, Ekialdeko Afrikako eskualdean hizkuntza sustatzeko erakunde liderra da, baita eskualde-integraziorako eta garapen jasangarrirako haren garapena eta erabilera koordinatzeko ere[9]. Azken urteotan Hegoafrika[10], Botswana[11], Namibia[12], Etiopia[13], eta Hego Sudango[14] eskoletan, swahilia ikasgai gisa eskaintzen hasi dira, edo horretarako planak garatu dituzte.

Komoreerak, Komoreetako hizkuntza ofiziala eta Mayotten ere hitz egiten dena, swahiliarekin lotura estua du, eta, batzuetan, swahiliaren dialektotzat hartu izan da, nahiz eta beste aditu batzuek hizkuntza ezberdintzat jotzen duten[15][16]. 2022an, swahiliaren hazkundean oinarrituta eta nazioarteko hizkuntza nabarmen gisa, Nazio Batuen Erakundeak Swahili Hizkuntzaren Eguna izendatu zuen uztailaren 7a Julius Nyererek swahilia Afrikako borroka independentistetarako hizkuntza bateratzailetzat hartu zuen data gogoratzeko[17].

  1. 53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
  2. Mugane, John. (2022-06-21). Center for International Studies, Ohio University (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  3. «'It's time we move from the coloniser's language'» BBC News 17 February 2022.
  4. Schadeberg, Thilo C.. (2009-12-12). «1. Loanwords in Swahili» Loanwords in the World's Languages (Walter de Gruyter): 76–102. ISBN 978-3-11-021843-5. (Noiz kontsultatua: 2025-03-07).
  5. Swahili language. Encyclopaedia Britannica jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-07-23) (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  6. Mazrui, Ali Al'Amin.. (1995). Swahili state and society : the political economy of an African language. East African Educational argitaletxeas ISBN 0-85255-729-9. OCLC .441402890.
  7. Prins 1961
  8. Development and Promotion of Extractive Industries and Mineral Value Addition. East African Community jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 21 October 2016) (Noiz kontsultatua: 20 July 2016).
  9. Press Release on EAKC
  10. Sobuwa, Yoliswa. (2018-09-17). «Kiswahili gets minister's stamp to be taught in SA schools» The Sowetan jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-09-18) (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  11. Botswana to Introduce Swahili Language in Local Schools. 2020-10-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-03-22) (Noiz kontsultatua: 2012-02-21).
  12. Pandemic disrupts Kiswahili adoption plans. 2020-11-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-12-05) (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  13. (Ingelesez) AAU to Start Teaching Kiswahili Language – Ethiopian Monitor. 2022-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  14. (Ingelesez) Mbamalu, Socrates. (2019-03-13). «Tanzania to send Kiswahili teachers to South Sudan» This is africa (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  15. Nurse and Hinnebusch, 1993, p.18
  16. Nurse and Hinnebusch, 1993
  17. (Ingelesez) «UNESCO declares July 7 World Kiswahili Language Day» unesco.org 2021-11-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-07-30) (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search