TED

TED
ideas worth spreading
Datuak
MotaProiektua, Autoritateen kontrola eta Marka
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
KudeatzaileaTED
Egoitza nagusi
Osatuta
TED 2020 (en) Itzuli
JabeaSapling Foundation (en) Itzuli
Historia
Sorrera1984ko otsailaren 23a
Sortzailea
webgune ofiziala
IMDB: tt1002695 Facebook: TED Twitter: TEDTalks Instagram: ted Youtube: UCAuUUnT6oDeKwE6v1NGQxug Pinterest: tednews Edit the value on Wikidata

TED (Technology, Entertainment and Design) irabazi-asmorik gabeko erakundea da (euskaraz: TED Teknologia, Entretenimendua eta Diseinua) eta "hedatzea merezi duten ideiak" (ingelesez: Ideas Worth Spreading) zabaltzea du xede.[1] Oro har, hitzaldi edo elkarrizketa labur eta erakargarrien bidez, TED Talks[2] izenekoak, betetzen du aipatu helburua. Sapling Foundation fundazioa da TED erakundearen jabea.

TED erakundeak antolatzen dituen hitzaldi mota horien eraketa asko zabaldu da, eta azken aldian era horretako hitzaldiei maiz esaten zaie "TED motako hitzaldiak" direla

TED talks elkarrizketek gai anitzez dihardute, besteak beste, zientziak, artea eta diseinua, politika, hezkuntza, kultura, negozioak, mundu-mailako gaiak, teknologia eta garapena, eta entretenimendua. Hizlarien artean, halaber, pertsona ezezagunak zein esanguratsuak aurki daitezke: esaterako, AEBetako presidente ohi Bill Clinton[3], James D. Watson[4] Nobel Sariduna, Bill Gates[5] Microsoften sortzaileetako bat, edo Yanis Varoufakis[6] ekonomialaria eta Greziako Finantza ministro ohia.

1.000 elkarrizketatik gora aurki daitezke TED webgunean, eta kontsulta modura erabiltzeaz gain, dohainik ere jaitsi daitezke. Bestalde, elkarrizketok 100 hizkuntza baino gehiagotan daude ikusgai eta entzungai, eta azpitituluak jarri edo kentzeko aukera dago.

  1. (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  2. (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  3. (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  4. (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  5. (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  6. (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search