Tabita | |
---|---|
![]() | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Heriotza | Jaffa, I. mendea |
Sexua | emakumezkoa |
Egoitza | Jaffa |
Tabita (arameraz: טביתא/ܛܒܝܬܐ, Ṭaḇīṯā) edo Dorkas (grezieraz: Δορκάς, Dorkás) Biblian ageri den pertsonaia da, Apostoluen Eginak liburuaren pertsonaietako bat. Jopen (Jaffan) bizi zen, gaur egun Tel Aviveko parte dena. Apostoluen Eginak liburuak dio «on egitera eta behartsuei laguntzera emana» bizi zela[1][2][3]. Hil zenean, berehala mandatariak bidali zizkioten Petri apostoluari, hurbileko Lidan zegoena. Inguruko emakume alargunek Tabitak egindako jantziak erakutsi zizkioten bere karitatearen froga gisa. Bibliako kontakizunaren arabera, Petrik hilen artetik piztu zuen[4].
Erromatar Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta hainbat denominazio protestantek santutzat hartzen dute[5][6]. Eliza Katolikoan bere eguna urriaren 25ean ospatzen da[6], baita Eliza Ortodoxoan ere[7].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search