Tajikera

Tajikera
форсии тоҷикӣ — забони тоҷикӣ — тоҷикӣ — забони форсии тоҷикӣ — toçikī — zaboni toçikī — تاجیکی — زبان تاجیکی
Datu orokorrak
Hiztunak14.000.000 (2018)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Irandar hizkuntzak
Western Iranian (en) Itzuli
Southwestern Iranian (en) Itzuli
New Persian (en) Itzuli
persiera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Modu gramatikalakagintera, indikatiboa eta baldintzazko modua
Kasu gramatikalaknominatiboa, datiboa, lokatiboa, ezāfe (en) Itzuli eta possessive case (en) Itzuli
Alfabetoaalfabeto zirilikoa, Persian alphabet (en) Itzuli, latindar alfabetoa, Tajik alphabet (en) Itzuli eta Hebrear alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1tg
ISO 639-2tgk
ISO 639-3tgk
Ethnologuetgk
Glottologtaji1245
Wikipediatg
IETFtg

Tajikera[1][2] (тоҷикӣ, تاجیکی, tojikī; tɔːdʒɪˈkiː ahoskatua) edo tajik persiera (форсии тоҷикӣ) gehienbat Tajikistanen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza da, hango hizkuntza ofiziala dena. Persiera du arbaso, baina hark ez bezalako hiztegia, ahoskera eta gramatika ditu.

Lau milioi pertsonak baino gehiagok hitz egiten dute tajikera, eta Tajikistango hizkuntza ofiziala da, beste hizkuntza ofiziala errusiera delarik.[3] Afganistanen (non tajik gutxiengoa populazio persofonoko zabalenaren parte den), hizkuntza ez da hain eragin handikoa turkiar hizkuntzetan, eta persiar dariaren barruan saru eta izen horrekin koofizialtzat hartzen dute. 1928a baino lehen, hizkuntza persiar alfabetoaren karaktereekin idazten zuten, geroago alfabeto latinoa hartu zuen arren, 1928 eta 1940 bitartean, beranduago alfabeto zirilikoaren bertsio batera pasatzeko. 1994an, tajik gobernua alfabeto latindarra idazketa-sistema gisa berriro sartzen saiatu zen. Tajikistango tajikak Afganistanen eta Iranen hitz egiten duten persieratik urrundu egin du, muga politikoak, isolamendu geografikoa, estandarizazio-prozesua eta errusiera eta inguruko hizkuntza turkikoen eragina direla eta. Hizkuntza estandarra tajikeraren ipar-mendebaldeko dialektoetan (Samarkanda hiriaren ingurukoan) oinarritzen da, eta hurbiltasun geografikoak ondoko hizkuntza uzbekeraren eragina izan du. Tajikerak, gainera, elementu arkaiko ugari mantentzen ditu bere hiztegi, ahoskera eta gramatikan, gainerako mundu persofonoan galduak izan direnak, neurri batean erdialdeko Asiako mendietan duen isolamendu erlatiboaren ondorioz.[4]

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  3. «The status of the Russian language in Tajikistan remains unchanged – Rahmon» RIA – RIA.ru 2009-10-22.
  4. (Errusieraz) «В Таджикистане русскому языку вернули прежний статус» Lenta.ru.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search