Talcott Parsons (Colorado Springs, 1902ko abenduaren 13a - Munich, 1979ko maiatzaren 8a) Estatu Batuetako soziologoa izan zen. Amherst College ikastetxean eta London School of Economics ikastetxean egin zituen ikasketak; Heidelbergeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Ekonomiako irakaslea izan zen Harvard Unibertsitatean (1931-1944 urteetan) eta Soziologia irakasle (1944-1949 urteetan). 1949. urtean American Sociological Society elkarteko lehendakari izendatu zuten. Funtzionalismo-estrukturalismoaren aitzindaria izan da soziologian; gizarteen ezaugarri orokorrak eta bereizgarriak aztertzeko sailkapen bat prestatzen saiatu zen. Soziologiaren alorrean eragin handia izan du Parsonsek Estatu Batuetan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search