Tempo

Mozarten Sonata K. 331ren hasiera. Bi tempo ditu.

Tempo (ˈtɛmpo ahoskatua; eusk. 'denbora'; pl.: tempi, ˈtɛmpi), musika terminologian, musika lan bat jotzeko erabiltzen den batez besteko neurria edo lastertasuna da. Italieratik datorren hitza da, "denbora" esan nahi duena. Tempo motak ere italierazko hitzez izendatu ohi dira: largo, adagio, andante, moderato, allegro, presto, prestissimo, besteak beste.[1] Seinalagarria da, hala ere, beste zenbait hizkuntzatan ere sortu direla terminoak (frantsesez, alemanez, edo ingelesez) italierazkoak nagusitu badira ere.

Idazkera musikalean, pentagramaren hasieran adierazten da tempoa. Tempoa lastertasunaren aldaketa adierazteko ere erabiltzen da, eta kasu horretan obraren barnean ager daiteke tempoaren deskribapena.

Musika nota baten iraupena tempoaren araberakoa da idazkera musikalean. Hau da, kortxea baten iraupena beti izango da beltz batenaren erdia, baina maila absolutuan tempoak esango du zenbat denbora irauten duen bietako bakoitzak.

Normalean pultsu minututan (ppm, ingelesezko terminologian) neurtzen da. Jotzerakoan, askotan metronomoak erabiltzen dituzte tempoa ondo neurtzeko. Adierazgarria da metronomoaren agerpenaren aitzin, tempoa zuzendariak subjetiboki interpretatzen zuela, eta musikaren izaera edo deskribatzeko baliatzen zela (beti ere abiadurari erreferentzia eginez). Gaur egun, tempoa adierazten duen erramoldeaz gain iraupen zehatza ere adierazten da, ppm-tan.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search