Tet erasoaldia | ||||
---|---|---|---|---|
Vietnamgo Gerra | ||||
Data | 1. fasea: 1968ko urtarrilaren 30etik otsailaren 28ra 2. fasea: 1968ko maiatzaren 5etik ekainaren 15era 3. fasea: 1968ko abuztuaren 9tik irailaren 23ra | |||
Lekua | Hego Vietnam | |||
Koordenatuak | 11°N 107°E / 11°N 107°E | |||
Emaitza | Hegovietnamdar-estatubatuar garaipen taktikoa, baina Iparvietnamdar garaipen propagandistikoa, politikoa eta estrategikoa | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Tet erasoaldia (ingelesez: Tet Offensive, vietnameraz: Sự kiện Tết Mậu Thân 1968 edota Tổng tiến công và nổi dậy Tết Mậu Thân), Vietnamgo Gerran zehar, aurrez Ipar Vietnamgo gobernuak prestatu eta 1968an Vietnamgo Herri Armadak eta Vietcongek Hego Vietnamen zeuden Ameriketako Estatu Batuetako Armada eta Vietnamgo Errepublikaren Armada eta haien aliatuen aurkako erasoaldia izan zen.
Tentuz eta ongi burutu zen, AEBetako eta Hego Vietnamgo Armadak ustekabean hartuz, ez baizuten tamaina hartako erasoaldirik espero, ez kopuruz ez eta antolaketaz. Orokorrean porrot egin zuen arren, Ipar Vietnamgo nahiz Vietcongentzat garaipen politiko eta propagandistikoa izan zen, erasoaldian zehar 14.000 estatubatuar soldadu hil izanak AEBetako iritzi publikoak gaizki jaso eta herrialde horretan Vietnamgo Gerran parte hartzearen aurkako jarrerak are gehiago emendatu baitziren.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search