The Godfather (euskaraz Aitajauna) 1972ko filma da, Mario Puzoren izen bereko eleberrian oinarritutakoa. New Yorkeko mafiaren buruko Corleone familiako 1945 eta 1955 bitarteko gorabeherak kontatzen dira. Kritikagileek zein ikusleek hain harrera ona egin zioten, non Francis Ford Coppola zuzendariak beste bi film egin zituen. Marlon Brando, Al Pacino, James Caan, Robert Duvall, Diane Keaton, Talia Shire, John Cazale, Richard S. Castellano eta Abe Vigoda aktoreek antzeztu zuten.
Trilogia osatzen duten hiru filmetako lehenbizikoa da: gainontzeko biak The Godfather, Part II (1974) eta The Godfather, Part III (1990) dira.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search