The Italian Job (euskaraz Italiar Lana) Peter Collinson zinema zuzendariaren filma bat da. 1969ko ekainaren 2a Erresuma Batuan estreinatu zen, bertan sekulako arrakasta izan eta urtez-urte telebistan aireratu ohi delarik, britainiarren artean garai guztietako herrialde horretako filma gustuko eta ospetsuenetakoa bilakatuz. Londres eta Turin hirietan filmatu zen.
Quincy Jones musikariak soinu banda konposatu zuen. Bi abestik ospe handia bereganatu zuten: Abestiaren hasieran Matt Monro abeslariak abestutako "On Days Like These" abestia, eta batez ere "Getta Bloomin' Move On" abestia (normalki "The Self Preservation Society" izenburuaz ezaguna, bertsoetako hitzetatik hartutako izenburu alternatiboa eta ezagunena)Filma honetan Michael Caine aktoreak aipatutako " "You're only supposed to blow the bloody doors off!" ("Ate madarikatuak bakarrik lehertu behar ditukela suposatzen duk!") esaldiak britainiar zinemako esaldi ospetsuenen artean sailkatu ohi da.
2003an filma arrakastatsu honen izen berdineko The Italian Job bertsioa filmatu zen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search