Tisseranden parametro

Zeruko mekanikan, Tisseranden parametroa hiru gorputzen probleman erabiltzen den balio bat da. François Félix Tisserand astronomo frantsesetik datorkio bere izena eta horrela adierazten da:

Parametro horretako -a bigarren gorputzaren orbitaren ardatzerdi handia da, ,eta -k ordea, hirugarren gorputzaren ardatzerdi handia, eszentrikotasuna eta makurdura adierazten dute, hurrenez hurren.

Tisseranden irizpidea bigarren gorputzak orbita biribila duela eta hirugarren gorputzak beste gorputzekiko masa infinitesimal bat duela adierazten digun hipotesiarekin loturik dago. Esan ditugun baldintzak betetzen badira, parametroa konstante mantentzen da bigarren gorputzak hirugarrenari perturbazioak eragiten badizkio.

Aplikazioei dagokienez, parametroa konstante mantentzen ez bada erabilera oso mugatua du. Asteroide, kometa edo planeten inguruan orbitatzen duten satelite artifizialei eragiten dieten asalduretan aplikatzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search