Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Tolosako Abesbatza Lehiaketa
Jatorria
Ezaugarriak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Emanaldia
Hasiera-data1969

cittolosa.com…
Facebook: TolosakoAbesbatzaLehiaketa Edit the value on Wikidata

Tolosako Abesbatza Lehiaketa Gipuzkoako Tolosa udalerrian urtero eta Santu Guztien Egunez ospatzen den nazioarteko abesbatza lehiaketa bat da. 1969. urteaz geroztik ospatzen da. Leidor antzokian ospatzen da.[1][2][3]

Antolatzaileen arabera munduko abesbatza onenak biltzea da, euren arteko estilo, interpretazio, abesbatza literatura eta herrialde bakoitzeko abesbatza usadioa ezberdinak ezagutu eta elkartrukatzeko asmoz, bai eta Euskal Herriko musika herrikoia eta kultura ezagutaraztea ere.

Urteen poderioz, nazioarteko abesbatza lehiaketa hau munduko garrantzitsuenetakoa bilakatzea lortu du. Tolosako Abesbatza Lehiaketako Sari Nagusiaren irabazleak Europako Abesbatza Sari Nagusian lehiatzeko eskubidea bereganatzen du, azken hau Arezzo (Italia), Debrecen (Hungaria), Maribor (Eslovenia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria) eta Tolosako (Euskal Herria) Nazioarteko Abesbatza Lehiaketek batera antolatzen dute.

Lehiaketaren barnean kategoria ezberdinak daude: ganbera abesbatzak, haur abesbatzak, abeslari taldeak, eta polifonia eta folklore modalitateak ere bai. (2012. urteaz geroztik Abeslari Taldeen eta Haur Abesbatzen kategoriak bi urteka elkatrukatzen dira).

  1. Artutxa Dorronsoro, Josu. (2023-01-20). «Ahots taldeak bueltan, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  2. «Abesbatza Lehiaketa - TEE - Tolosako Ekinbide Etxea» www.cittolosa.com 2017-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  3. «Tolosako Abesbatzen Lehiaketa» udala.tolosa.eus 2017-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search