Toyota Motor Corporation edo, besterik gabe Toyota (japonieraz トヨタ自動車株式会社), 1933an Kiichiro Toyodak sortutako automobil, kamioi, autobus eta robot ekoizlea da. Egoitza Toyota izeneko hirian dago kokaturik.
Japoniako enpresarik errentagarrienetakoa da, munduko zortzigarrena izan zen 2006n. Gainera, automobilei dagokienez, munduko bigarren ekoizlea da, General Motorsen atzetik. Hainbat aurreikuspenen arabera, 2008rako General Motorsen ekoizpena ere gaindituko du. Erregai hibridoko automobilak merkaturatzen dituen enpresa gutxienetakoa da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search