Trajanoren zutabea

Trajanoren zutabea
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urtea113 (egutegi gregorianoa)
IzenburuaTrajan’s Column
KomisarioaTrajano
Honen izena daramaTrajano
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaTrajanoren foroa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′45″N 12°29′03″E / 41.895833333333°N 12.484166666667°E / 41.895833333333; 12.484166666667
Map
stoa.org…

Trajanoren Zutabea, Erroman, Trajano enperadorearen aginduz eraikitako ospakizun monumentu bat da. Trajanoren Foroan dago, Kirinaletik gertu, Erromatar forotik iparraldera. 114an amaitua, 30 metroko zutabe bat da (35, zutabea eusten duen idulkia kontutan hartuz gero), Trajanok, daziarren aurka lortutako garaipenak ospatzen dituen espiralean doan behe-erliebe batek zeharkatzen duena.

Zutabea, Carrarako haitzurdinezko 18 bloke erraldoiz osatua dago, horietako bakoitzak, 40 tona pisatu eta 4 metroko diametroa duelarik. Eskulturako friso osoak 200 metro inguru neurtzen du eta 23 aldez ematen dio itzulia zutabeari. Zutabearen barnean, 185 maila dituen barraskilo eskailera batek, zutabea beraren goialdean dagoen behatoki batetara iristea ahalbidetzen du.

Jatorrian, zutabearen tontorrean, arrano baten estatua zegoen, eta beranduago, horren ordez, Trajano beraren estatua bat jarri zen. 1588an, hau San Petriren estatua bategatik aldatu zen, Sixto V.a aita santuaren aginduz, oraindik mantentzen dena.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search