Transistore

Zenbait transistore, kapsula diferentetan.

Transistoreak[1] solido-egoerako dispositibo elektronikoak dira, hau da, solidoa den material erdieroalez (Silizioz, batik bat) eginda daude. Gehienek hiru terminal dauzkate: mutur gisako bi eta kontrol-terminal bat. Muturren arteko erresistentziaren balioa kontrol-terminalaren bitartez aldatzeko ahalmenean datza transistoreen erabilgarritasuna. Hain zuzen ere, 'transistore' terminoa transfer resistor hitzen kontrakzioa da, ahalmen hori aditzera ematen duena.

Bestalde, azpimarratzekoa da portaera interesgarri hori gauzatzeko, transistoreak transistore efektuaz edota eremu-efektuaz balia daitezkeela. Gertakizun fisiko horien garrantziaren erakusle, transistore efektuaren aurkikuntzak merezi izan zuen 1956ko fisikako Nobel Saria daukagu[2].

transistore-replica
  1. Zehazki Hiztegia, Euskal Herriko Unibertsitatea
  2. 1956. urteko fisikako Nobel saridunak [1] (Ingelesez)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search