Tri-murti

Trimurti
Trimurti
Trimurti
Trimurti
Brahmâ, Shiva et Vishnu.
Trimurti Elefanta uharteko leize batean, Mumbaitik hurbil.

Tri-murti edo trimurti (devanagariz त्रिमूर्ति, "hiru forma")[1],sanskritozko hitz bat da[2][3], mitologia hinduaren hiru jainko nagusiei: Brahma sortzailea, Vishnu kontserbatzailea eta Shiva suntsitzaileari erreferentzia egiten diena.

Jainko horiek, fenomenoen sorrera, kontserbazio eta suntsipen zikloak irudikatzen dituzte, horietako bakoitza jainko batek irudikatzen duelarik. Horrela, lehen esan bezala, Brahma, bizitzaren sortzailea izango litzateke, Vishnu, kontserbatzailea, eta, azkenik, Shiva, suntsitzailea.

Jainkoa 3 burudun, 3 beso paredun eta 3 hanka paredun izaki baten bidez dago irudikatua[4].

Hala ere, Indian ez zaie garrantzi berezirik ematen hiru jainko horiei talde gisa; izan ere, hinduista gehienek jainkoak gurtzen dituzte beren haragitzetan, hala nola Rama, Krishna edota bere Devi-ak (jainkoen emazteak)[5].

Freda Matchetten arabera, hiru jainko horiengan pertsonalizatzen dira mundua sortzeko, kontserbatzeko eta suntsitzeko funtzio kosmikoak[6][7]. Hala ere, banakako izendapenak alda daitezke lerrokatze partikular horretatik. Dattatreya, iogi ospetsua, sarritan, Vishnuren 24 haragitzeetako bat ez ezik, Shiva eta Brahmarena ere bada, hiru buruko gorputz batean; horrela, trimurtiaren haragitzetzat hartzen da[8].

  1. (Ingelesez) «Definition of Trimurti | Dictionary.com» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  2. Grimes, John A.. (1995). Ganapati : song of the self. State University of New York Press ISBN 0-585-04579-8. PMC 43475003. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  3. Jansen, Eva Rudy. (1993). The book of Hindu imagery : gods, manifestations and their meaning. Binkey Kok Publications ISBN 90-74597-10-6. PMC 30611781. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  4. «Swami Samarth Math» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  5. Vishnuismoan (erlijio hinduistan, non Vishnu den jainko gorena), Vishnu da jainko gorena, eta Trimurtiko beste jainkoak berarengandik datoz; shivaismoan, berriz, (Shiva da jainko gorena erlijio hinduistan), hiru jainkoak Shivaren haragitzeak dira:
    • Brahma, Swetámbar (arropa zuria) izenez adierazten da,
    • Vishnú, Pitámbar gisa (arropa oria), eta
    • Shiva, Digámbar gisa (biluzik, bere arropak (Iparra, Hegoa, Ekialdea eta Mendebaldea) dira; edo Vagámbar (biluzik), bere arropa hitzak dira.
  6. Flood 2003, 139 orr. .
  7. Zimmer 1972, 124 orr. .
  8. «Swami Samarth Math» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search