Tributu

Tributuak administrazio publikoak alde bakarrez eta derrigorrez ezartzen dituen diruzko prestazioak dira. Gastu publikoak sostengatzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak dira ogasun publikoarentzat

Tributuak pertsona fisiko eta juridikoei ezartzerako orduan printzipio ezberdinak hartzen dira aintzat:

  • progresibotasuna, hau da, zenbat eta erosteko ahalmen handiago izan, orduan eta portzentaia handiago ordaindu behar izatea;
  • iruzurra saihestea, aitortzaile beraz gain enpresak eta bitartekarien jarduera ekonomikoa ogasunak kontrolatzen du (baliabide informatikoekin batik bat)
  • egoera pertsonalak kontuan hartzea, banakoak edo familiak ezbeharrak edo zailtasunak pairatzean, zerga murriztea ahalbidetzea alegia.

Iruzurrari buruz, eragile askoren arteko autokontrola ezinbestekoa da alor honetan, hots, zergadun bati ekintza bat aitortzea komeni ez zaionean, harremana duen besteri komenigarria izatea bihurtzea. Adibidez, etxebizitza alogera baten ordaintzean, alokatzaileari diru-sarrera aitortzea komeni ez badakioke ere, maizterrari komenigarria suerta dakioke, zerga murrizketa bat lor dezakeelako. Iruzurra ekiditea zail samarra denean, isun eta zehapen ugari definitzen dituzte arautegiek, non iruzurra egitearen ondoriozko zerga aurreztea, isuna bera baino baxuagoa izan ohi den.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search