Triglizerido

Gantz triglizerido asegabe bat. Ezkerraldean: glizerol, eskuailnaldean goikaldetik behealderaino hasita: azido palmitiko, azido oleiko, azido alfa-linoleniko. Formula kimikoa: C55H98O6

Triglizerido (TG, triazilglizerol, TAG edo triazilglizerido) glizerinaren eta gantz-azidozko hiru molekulen arteko esterizazioaz sortutako lipidoa da. Izaki bizidunen gantz gehienak dira triglizeridoak. Ornodunek gibeleko eta gantz ehunaren zeluletan sintetizatzen dituzte triglizeridoak; goi mailako landareek ere sintetizatzen dituzte[1].

  1. Nelson, D. L.; Cox, M. M.. (2000). Lehninger, Principles of Biochemistry. New York: Worth Publishing ISBN 1-57259-153-6..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search