Trukaneurri

Dibisa baten besteekiko trukaneurriak azaltzen dituen taula.

Trukaneurria edo kanbio-tasa dibisen arteko erlazioa da, hau da, dibisa bateko zenbat txanpon behar diren beste dibisa bateko unitate bat lortzeko adierazten du. [1]Herrialde bateko monetak beste moneta batekin duen baliotzat ere hartzen da. Adibidez, yen japoniar eta Estatu Batuetako dolarraren arteko trukeak esan nahi du 114 yen dolar bategatik trukatuko dela edo beste era batera esanda, dolar bat 114 yen-gatik aldatuko dela. Kasu honetan esaten da dolar batek, yenari dagokionez, 114 yen balio duela, edo yen baten prezioa 1/114 dolarrekoa dela.

  1. «Savvas Social Studies Programs - Savvas (formerly Pearson K12 Learning)» www.savvas.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search