Trumoia, halaber ihurtzuria, inusturia edo ostotsa, tximista batek eragindako talka uhinaren soinua da, tximistak berak, bere inguruko airea berotzen duenean, hodeien artean edo hodeietatik lurrerako bidean, 28.000 °C baino gehiagoko tenperaturan. Aire oso bero hau bolumenean hazten da eta abiada handian mugitzen da, baina, inguruko aire hotzarekin nahastean, bat batean jaisten da bere tenperatura eta uzkurtu egiten da. Uzkurtze eta zabaltze azkar honek, trumoiaren soinua sortzen duten talka uhinak eratzen ditu.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search