Tsar

Tsarra (gizona denean) eta tsarina (emakumea denean) (errusieraz царь, bulgarieraz eta serbieraz цар) eslaviar herrietako errege-erregina batzuei ematen zaien ohore izena da. Hitza Erromatar Inperioko Zesar hitzetik dator.

Horrela tsar hurrengo herrialde hauen agintari gorenaren titulua zen:

  • Bulgaria 913-1018, 1185-1422 eta 1908-1946 garaietan.
  • Serbia 1346-1371 garaian.
  • Errusian 1547 ingurutik 1917 arte.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search