Turkiar hizkuntzak

Turkiar hizkuntzak
Datu orokorrak
Hiztunak170 milioi
Rankinga-
EskualdeaHego-ekialdeko Europatik mendebaldeko Txina eta Siberiaraino
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria eta SOV hizkuntza
Hizkuntza kodeak
Glottologturk1311
ASCL43
Linguist Listturk
IETFtrk

Turkiar hizkuntzak familia-hizkuntza bat da, 35 hizkuntzak osatua. Turkiar herriek hego-ekialdeko Europatik mendebaldeko Txina eta Siberiaraino hitz egiten dituzte. Aditu batzuek, altaitar hizkuntzen artean sailkatzen dituzte.[1][2]

170 milioi lagun inguruk ama hizkuntza moduan dituzte[3] eta beste 200 milioi bigarren hizkuntza moduan. Hiztun gehien dituena turkiera da, Anatolian eta Balkanetan mintzatzen dena.[2]

Azpifamilia nagusia osatzen duten oghuz hizkuntzak (turkiera, azerbaijanera, turkmenera, qashqaiera, gagauzera...) elkarrekiko ulergarritasun handia dute.[4]

  1. Gordon, Raymond G., Jr. (ed.). (2005). Ethnologue: Languages of the World, Fifteenth edition. Language Family Trees – Altaic. .
  2. a b Katzner, Kenneth. (2002). Languages of the World, Third Edition. Routledge, an imprint of Taylor & Francis Books Ltd. ISBN 978-0-415-25004-7..
  3. Turkic Peoples
  4. Language Materials Project: Turkish. UCLA International Institute, Center for World Languages.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search