Turkiera[1][2] turkiar hizkuntza bat da, berez Turkian, Zipren, Bulgarian eta antzinako Otomandar Inperioko herrialdeetan hitz egiten dena, bai eta Europar Batasunera eta Amerikara emigratutako milioika turkiarrek ere darabiltena.
Turkieraren berezko ezaugarri nagusiak bokal harmonia eta aglutinazioa dira. Esaldietako oinarrizko ordena subjektua-objektua-aditza da. Ez du izen klaserik ez eta genero gramatikalik ere. Tratamenduaren erabilera garrantzitsua da, batez ere ohorezko trataera. Bigarren pertsonako izenordainak erabiltzen dira gizalege mailak, urruntze soziala, adina edo senidetasuna adierazteko.
1928az geroztik, latindar alfabetoaz idazten da, arabiarraren ordez, Kemal Atatürken ekimenez.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search