Txamorro (hizkuntza)

Txamorro
Chamorro — Chamorru
Datu orokorrak
Lurralde eremuaGuam, Iparraldeko Mariana Uharteak
HiztunakLehen hizkuntza: 60.000 inguru.
OfizialtasunaGuam, Iparraldeko Mariana Uharteak
UNESCO sailkapena2: kaltebera
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
Western Malayo-Polynesian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ch
ISO 639-2cha
ISO 639-3cha
Ethnologuecha
Glottologcham1312
Wikipediach
Linguasphere31-RAA-a
UNESCO2350
IETFch
Endangered
Languages Project

846
Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txamorro».

Txamorroa (txamorroz: Finuʼ Chamorro) austronesiar hizkuntza bat da, Marianetan hitz egiten dena (uharte horietan, koofiziala da ingelesarekin batera).

Marianak 1521tik 1898ra Espainiako Erresumaren menpe egon ziren eta, ondorioz, gaztelaniaren eragin handia du. Esaterako, txamorroaren alfabetoan ñ hizkia erabiltzen da. Lexikoan gaztelaniaren eragina oso nabarmena da, baina gramatika austronesiarra da oinarrian. 1898az geroztik, Marianak Ameriketako Estatu Batuenak dira; hala, bada, ingelesak gero eta eragin handiagoa du txamorroan.

Hiztun kopurua gero eta txikiagoa da. Ingelesaren eraginez, txamorro gazteak beren hizkuntza baztertzen ari dira. Gaur egun 50.000 hiztun inguru dira. Uharte horietatik Estatu Batuetara joandako askok txamorroa erabiltzen dute oraindik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search