Txernivtsiko oblasta

Txernivtsiko oblasta
Чернівецька область
Regiunea Cernăuţi
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaTxernivtsi
Geografia
Azalera8097 km²
Demografia
Biztanleria904823 biztanle (2008)
Dentsitatea111,7 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.oda.cv.ua/

Txernivtsiko oblasta (ukraineraz: Чернівецька область, translit. Chernivets’ka oblast’, errumanieraz: Regiunea Cernăuţi) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Mendebalde eta iparraldean Ivano-Frankivskeko oblastarekin du muga, iparraldean Ternopil eta Khmelnytskyko oblastekin, ekialdean Vinnytsiako oblastarekin, hego-ekialdean Moldaviarekin eta hegoaldean Errumaniarekin. Bukovina herrialde historikoaren zati da. 8.097 km²ko azalera du eta 2008an 904.823 biztanle zituen[1].

Paisaian Karpato mendiak eta Dniester eta Prut ibaien artean dauden basoak nabarmentzen dira. Hamaika raionek eta bi hiri subordinatuk antolatzen dute oblasta. 2001eko erroldaren arabera, biztanleen %7 5 ukrainarrak dira jatorriz, % 12,5 errumaniarrak, % 7,3 moldaviarrak eta % 4,1 errusiarrak. Banaketa hori bera dute oblast honetako hizkuntzek.

  1. Ukrainako banaketa administratiboa[Betiko hautsitako esteka] world-gazetteer.com

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search