Txinako Harresi Handia

Txinako Harresi Handia
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHebei
Koordenatuak40°25′N 116°05′E / 40.42°N 116.08°E / 40.42; 116.08
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 700(e)ko hamarkada
Arkitektura
Materiala(k)kareharria
Dimentsioak4,5 (zabalera) m × 21.195 (luzera) km
gutxienekoa: 5 (altuera) m
batezbestekoa: 7 (altuera) m
gehienez: 8 (altuera) m
Bisitariak urtean16.000.000
Webgune ofiziala

Txinako Harresi Handia[1] (txinera tradizionalez: 長城; txinera sinplifikatuz: 长城; pinyinez: Cháng Chéng, "Gotorleku (harresi) Luzea") txinatar inperioa iparraldeko mongoliar eta mantxuriar nomaden erasoetatik babesteko eraiki ziren harresi multzoa da. Guztira, oso luzea da, 6.400 km inguru ditu[2] eta Koreako mugatik Gobiko basamorturaino luzatzen da, zazpi probintzia zeharkatuz. Batez beste, 6-7 metro garai eta 4-5 metro zabal da.

Antzinako txinatar estatuek hainbat harresi eraiki zituzten K.a. VII. mendearen hasieratik[3], eta gerora Qin Shi Huang (K.a. 220 - K.a. 206) Txinako lehen enperadoreak tarte hautatuak batu. Atal gutxi geratzen da Qinen harresi hartatik.[4]. Geroago, elkarren segidako dinastia askok mugako harresi zati ugari eraiki eta mantendu zituzten. Harresiaren tarte ezagunenak Ming dinastiak (1368 – 1644) eraiki zituen.

Ustea zabalduta badago ere, Harresi Handia ezin da espaziotik ikusi, eta are gutxiago Ilargitik[5].

Bere balio arkitektoniko handia, garrantzi historiko eta estrategikoarekin alderatu daiteke soilik. Harresi Handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Nagore Irazustabarrena Uranga. (2009ko azaroaren 08a). Harresi Handia, handiagoa. Argia.
  3. (Ingelesez) The New York Times. The New York Times Guide to Essential Knowledge: A Desk Reference for the Curious Mind. 1131 or. ISBN 978-0-312-64302-7..
  4. (Ingelesez) Encyclopædia Britannica. Great Wall of China. .
  5. (Ingelesez)Urban Legends.com website. Sartze-data 2010-5-12.
    (Ingelesez)"Can you see the Great Wall of China from the moon or outer space?", Answers.com. Sartze-data 2010-5-12.
    (Ingelesez) Cecil Adams, "Is the Great wall of China the only manmade object byou can see from space?", The Straight Dope. Sartze-data 2010-5-12.
    (Ingelesez)"Is China's Great Wall Visible from Space?", Scientific American, 2008-2-.8.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search