Txinako administrazio eskualde bereziak

Txinako Herri Errepublikako AEBak berdez erakusten dituen mapa.

Administrazio eskualde bereziak (AEB) (txineraz: 特别行政区; pinyinez: tèbiéxíngzhèngqū), Txinako Herri Errepublikako administrazio banaketaren gorengo mailan dauden egiturak dira, probintzia, eskualde autonomo eta udal-probintziekin batera.

Gune hauen sortzeko bidea Txinako Herri Errepublikako konstituzioaren 31. artikuluak eman zuen, eta Macau eta Hong Kong antzinako kolonia portugaldar eta britainiarrak Txinako Herri Errepublikaren agintera igarotzean sortu ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search