Txingudi

Artikulu hau Txingudiko badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txingudi (argipena)».
Txingudi
Motabadia eta bokale
Geografia
Map
Koordenatuak43°21′50″N 1°46′30″W / 43.363878°N 1.774979°W / 43.363878; -1.774979
Galera uhartea Santiago zubitik ikusita.
Gizakien eragina handia da inguruan.

Txingudi Bidasoa ibaiak bere bokalean sortutako estuarioa eta badia da. Hegoaldean Hendaia eta Irun arteko mugako zubietan eta iparraldean Sokoburun eta Higer lurmuturrean ditu mugak. Hendaia eskuinaldean eta Bidasoaldeko Irun eta Hondarribia ezkerraldean ditu.

Estuario honetan Donostiko aireportua dago. Euskadiko aireporturik txikiena da. Pista bakarra dago eta pista erdia Bidasoa ibaiko estuarioaz inguratuta dago. Aireportu hau oso hegazkin mota gutxiek erabili dezakete bere pista oso motza delako. Oso gutxi erabiltzen da.

Estuarioaren erpin batean, Plaiaundi parkea kokatuta dago. Leku hau, hegaztiak ikusteko leku aproposa da, Ramsar listan dago eta. Ramsar listak balio handiko hezegune internazionalak batzen ditu. Bertan, bi kilometrotako bidea egin da, informaziodun hamazazpi panelekin. Informazio gunea Txingudi Ekoetxea da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search