Txirri, Mirri eta Txiribiton

Txirri, Mirri eta Txiribiton
Txirri, Mirri eta Txiribiton 2018an. Ezkerretik eskuinera: Kattalin Ansorena (Mirri), Juanma Zaldua (Txiribiton) eta Peru Ansorena (Txirri).
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Urteak1972ko martxoaren 25a -
gaur egun (52 urte)
Produkzioa
Taldekideak
Peru Ansorena
Kattalin Ansorena
Juanma Zaldua
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.txirrimirrietatxiribiton.eus
Facebook: txirrimirrietatxiribiton Twitter: txirrimirritxir Instagram: txirrimirrietatxiribiton Youtube: UC2P8vnd8jbqmkmemRSvr-jw Edit the value on Wikidata

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskaraz aritzeko sortu zen lehenengo pailazo taldea da. 1972ko martxoaren 25an eman zuten beraien lehenengo emanaldia Donostian. Berrogeita hamar urtetik gora daramatzate taula gainean eta Euskal Telebistako pailazoak izan dira urte luzez. Oso ezagunak dira Euskal Herrian. Beraien ibilbidean zehar euskal gizartearentzat oso ezagunak bihurtu diren ehundaka abesti sortu dituzte.

Hiru pailazoak xelebreak dira eta bakoitzaren nortasuna ondo definituta dago. Pailazoen eskema klasikoa jarraitzen dute: Txirri azkarra, jakintsua eta dotorea da. Mirri berriz bihurria; inbidiatsua, harroxkoa eta zirikatzailea. Eta Txiribiton pailazo inozoa; ogi pusketa, gozoa, samurra eta adiskide leiala.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search