Ugarrongo arroila

Ugarrongo arroila
Datu orokorrak
Garaiera479 m
Prominentzia278 m
Motaarroila
Luzera1,8 km
Azalera2,5 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°43′42″N 1°15′25″W / 42.72828188°N 1.2569678°W / 42.72828188; -1.2569678
MendikateaZarikietako mendilerroa
Ugarrako mendilerroa
KokapenaPirinioaurrea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Ugarrongo arroila Nafarroa Garaiko Pirinioaurrea eskualdean kokatutako arroila bat da, Areta ibaiak zeharkatutakoa. Imirizaldu eta Murillo-Berroia herrien artean dago, 1,80 kilometroko luzerarekin eta 2,50 kilometro koadroko azalerarekin. Zatirik sakonenetan, 479 metroko aldea dago ibaiaren mailaren eta gailurrik altuenen artean, eta azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Ugarron eta ezkerraldeko Txusta mendiak.

Natura 2000 sarekoa da, Natura Erreserba gisa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search