Uholde

Uholdea Hernanin (Gipuzkoa, 2011ko azaroa)
Uholdea Fort Waynen, 1982.

Uholdea lur eremuak urez estaltzea da[1], ohiko lekuetatik gainezka egiten duenean, adibidez, euri jasen ondorioz ibaiek gainezka egitean edo tsunamiengatik itsas maila igotzean. Beste hainbat arrazoi ere daude, hala nola elur urtzea, urtegi baten haustura, maila freatikoaren igoera edo urakanak eragindako itsas mailaren igoera. Ez da nahastu behar ur-goraldi edo uraldiarekin: hor, ur kopurua erruz handitzen bada ere, ez du ibilgutik gainezka egiten.

Ibai-uholdeak aldizkako prozesu naturalak dira eta ibai-ordokien sortzaile nagusiak: horrek ibai-ertzeko lur emankorrek nekazaritza garatzea ahalbidetu du.Nilo ibaiaren harana eta Mesopotamia horien adibide garbiak dira.

Uholdea arrisku natural nagusietako bat da eta kalte gehien sortzen duen hondamen naturala. 1996-2005 aldian, hondamendi naturalen % 80 meteorologikoak edo hidrologikoak izan ziren. 1973 eta 1997 artean, uholdeek urtean batez beste 66 milioi pertsonari eragin zieten eta egoerak okerrera egin du kostaldeko herri askotan[2][3]: 136 metropoli nagusietan egindako ikerketa batean itsas mailaren goratzeak eragin lezaken kostua kalkulatzeko, uholdeek 1.000 milioi inguru kostua eragingo lukete urtero 2010etik 2050era, hiri horientzat bakarrik[4]. Euskal Herrian, klima-aldaketaren ondorioz euri-jasak % 10 ugarituko direla aurreikusten da eta uholdeak maizago gertatuko direla[5]. Azkenaldian eginiko kanalizazioek eta lurren artifizializazioak arriskua areagotu dute[5].

  1. Uholde Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-05)
  2. (Ingelesez) Hanson, S. et al. A global ranking of port cities with high exposure to climate extremes. Climatic Change 104, 89–111 (2011).
  3. (Ingelesez) De Sherbinin, A., Schiller, A. & Pulsipher, A. The vulnerability of global cities to climate hazards. Environ. Urban. 19, 39–64 (2007).
  4. (Ingelesez) « Future flood losses in major coastal cities » ; Nature aldizkaria, 2013-8-18.
  5. a b Mikel Garcia Idiakez. (2013ko ekainaren 23a). «UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretara» Argia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search