Ukrainako Presidente

Ukrainako Presidentea
Президент України
Orain karguan
TitularraVolodymyr Zelensky
Hasiera2019ko maiatzaren 20a
Karguduna
TrataeraPresidente jauna/andrea (informala)
Komandante Gorena (armadan)
Beroren Gorentasun (dipl.)
Honen kideDefentsa eta Segurtasun Kontseilu Nazionala
EgoitzaMariinskyi Jauregia
IzendatzaileaBozkaketa popularra
KargualdiaBost urte, kontsekutiboki behin berriztagarria
Lehen titularraLeonid Kravtxuk
Sorrera1991eko abenduaren 5a
OrdezkatzaileaVerkhovna Rada-ko mahaiburua
Webguneapresident.gov.ua

Ukrainako presidentea (ukraineraz: Президент Україниtranslit.: Prezydent Ukrainy) Ukrainako estatuburua da. Presidenteak nazioa ordezkatzen du nazioarteko harremanetan, estatuaren atzerriko jarduera politikoa administratzen du, negoziazioak zuzentzen ditu eta nazioarteko itunak sinatzen ditu. Presidentea Ukrainako herritarren aukeratzen dute zuzenean, bost urteko agintaldirako (nahiz eta presidentetzarako hauteskundeak aurreratuta egon). Gehienez, presidenteak postua bi agintaldi jarraituz jardun dezake.[1]

Presidentearen egoitza ofiziala Mariinskyi Jauregia da, Kiev hiriko Pechersk auzoan aurkitzen dena. Bestelako bizileku ofizialen artean, Horodecki Jauregia eta Serhiy Arshavskyi Eraikina daude, atzerriko ordezkarien bisita ofizialetarako erabiltzen direnak. Ukrainako Presidentziaren Egoitza, "Bankova" izenaz ezagutzen den eraikinean dago kokatuta, eta bertan Presidentziaren sailaren egoitza dago, presidenteari barne arazoetako, atzerriko gaietan eta gai legaletan aholkuak ematen dizkiona.

1991eko abenduaren 5ean kargua sortu zenetik, Ukrainak sei presidente izan ditu. Leonid Kravtxuk izan zen lehenbiziko presidentea, 1991. urtean hasita eta 1994. urtera arte, kargutik dimititu ostean. Bestalde, Leonid Kutxma izan da karguan bi agintaldi jarraian egondako presidente bakarra. Viktor Justxenko-k, Petro Poroxenko-k eta Viktor Janukovitx-ek agintaldi bakar batez jardun zuten, azken hau Oleksandr Turchynov orduko Ukrainako Parlamentuko presidenteak ordezkatu zuen, bitarteko gisa, 2014ko otsailaren 21ean.[2] Oleksandr Turchynov izan da historia modernoan Ukrainak izandako behin-behineko presidente bakarra.

Ukrainak sistema erdi-presidentzialista erabiltzen du, non estatuburuaren eta gobernuburuaren eginkizunak bereizita dauden, beraz, Ukrainako presidentea estatuburua da soilik, Ukrainako Lehen Ministroa gobernuburua delarik.[3]

Gaur egun, Volodymyr Zelenskyy da Ukrainako Presidentea, 2019ko maiatzaren 20tik.

  1. New Ukrainian president will be elected for 5-year term – Constitutional Court. 16 May 2014.
  2. «Resolution of the Verkhovna Rada №764-VII of 23.02.2014 on conferring powers of the president of Ukraine on the Chairman of the Verkhovna Rada according to article 112 of the Constitution of Ukraine» President of Ukraine's Official website 25 February 2014.
  3. Economic Interdependence in Ukrainian-Russian Relations by Paul J. D'Anieri, State University of New York Press, 1999, ISBN 978-0-7914-4246-3 (page 187)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search