Urdaiazpiko

Urdaiazpiko mota ugari salgai, italiar urdaitegi batean.

Urdaiazpikoa, pernila edo xingarra txerriaren hanka osoa da, kontserbatu ahal izateko bi eratan prestatua: ondua (gazitua, lehortua eta, batzuetan, ketua) edo egosia (irakina, errea, erregosia, gozoa[1]). Ohikoena txerrikia izan arren, beste animalia batzuenak ere daude, hala nola basurdeena, hartzarena edo elur-oreinarena. Gehienetan xerretan jaten bada ere[2], dado edo trontzetan ere jan daiteke.

Mundu osoan zehar egiten da, eskualdeko espezialitate gutiziatu ugarirekin batera, hala nola Wesphaliako urdaiazpikoa, Baionako xingarra edo Espainiako urdaiazpiko iberikoa. Horietako askok sor-marka dute.

  1. «Urdaiazpiko egosiaren fianbrea» www.gastronomiavasca.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Urdaiazpiko. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search