Urola Kosta

Urola Kosta
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriakAizarnazabal, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia
Herri handienaZarautz
Geografia
Koordenatuak43°12′22″N 2°14′06″W / 43.206°N 2.235°W / 43.206; -2.235
Azalera352,72 km²
Demografia
Biztanleria76.583 (2023:  16)
Dentsitatea217,12 biztanle/km²

Urola Kosta Gipuzkoako iparraldeko erdialdean dagoen eskualdea da. Eskualdean itsasoratzen den Urola ibaiak ematen dio izena. Urola Kostaren bi definizio ezberdin daude, bat geografikoa, bestea Urola Kostako Udal Elkartearen baitakoa. Urola Kostako Udaleko Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia biltzen ditu[1]. Termino geografikoetan, Urola Erdia osatzen duten Aizarnazabal, Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil eta Zestoa ere Urola Kostaren parte dira[2][3]. Urola Kostako Udal Elkartearen definizioaren arabera, Urola Kostak 108,31 km2ko ditu, eta 45.236 biztanle zituen 2023an. Definizio geografikoari men eginez, 76.583 biztanle ditu eta 352,72 km2.

Udalerririk jendetsuena Zarautz da, 23.152 biztanlerekin, eta bertan kokatzen da udal elkartearen egoitza. Udalerri guztiak Orio izan ezik Azpeitiko barruti judizialaren parte dira, baina Bidania-Goiatz ere barrutiaren zein Urola Erdiko Mankomunitatearen parte da[4], eskualdearen parte ez bada ere. Orio, historikoki, Beterriren parte da[5], eta geografikoki Oria ibaikoa da, ez Urolakoa.

  1. «Gure Udal Elkartea» UrolaKosta (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  2. Iceta Etxabe, Maria. (2020-09-28). La construcción cultural del paisaje: el valle del Urola Kosta. DUOT, UPC, 1–15 or. ISBN 978-84-9880-841-4. (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  3. Eustat. «Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, adin-talde handien eta sexuaren arabera.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  4. «Azpeitia, partido judicial nº2 de Guipúzcoa» web.archive.org 2010-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  5. «Orio - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search