Urrelilien Iraultza | |||
---|---|---|---|
1917-1923ko iraultzak | |||
Hungariar soldadu urrelilidunak | |||
Data | 1918ko urriaren 8 - 31 | ||
Lekua | Budapest | ||
Emaitza | Iraultzaileen garaipena Austria-Hungariako Inperioaren desagerpena Lehenengo Mundu Gerraren amaiera Hungarian | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Urrelilien edo Krisantemoen Iraultza (hungarieraz: Őszirózsás forradalom) Lehen Mundu Gerraren amaieraren testuinguruan gertatutako iraultza izan zen, Mihály Károlyi kondeak zuzendurik. Iraultzaren ondorioz Lehen Hungariar Errepublika osatu zen, denbora motz batez iraun zuena.[1][2]
Urrelilien Iraultza (fase ezberdinekin) 1918ko urriaren 28tik 31ra iraun zuen eta Mihály Károlyiren pazifisten garaipenarekin amaitu zuen. Iraultza hainbat herrikoi matxinaden ostean eman zen eta Austria-Hungariako Inperioaren zatikatzea ofizialtu zuen. "Urrelili Iraultza" izena urrelili loreatik eratorri da, matxino askok (soldadu-ohiak gehienak) lorea iraultzaren sinbolo gisa hartu baitzuten.[3]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search