Valentin Zubiaurre Agirrezabal

Valentin Zubiaurre Agirrezabal

Bizitza
JaiotzaMadril1879ko abuztuaren 22a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaMadril1963ko urtarrilaren 24a (83 urte)
Familia
AitaValentin Zubiaurre Urionabarrenetxea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakbaliorik ez
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Euskal Artisten Elkartea

Valentin Zubiaurre Agirrezabal (Madril, 1879ko abuztuaren 22a - ibidem., 1963ko urtarrilaren 24a) bizkaitar margolaria izan zen[1].

Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea musikagileak seme bi izan zituen, biak margolariak izandakoak: Ramon eta Valentin. Seme biak gor-mutuak izan ziren. Honek anai bien arteko harremana sendotu zuen[2].

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan pintura ikasketak amaitu ondoren Europa guztian zehar ibili zen eta Herbehereetako, Frantziako eta Italiako museorik ospetsuenetan izan zen. Europa eta Amerikako hiri garrantzitsuenetan jarri zituen bere koadroak ikusgai, baita Japonian ere, Tokion hain zuzen. Euskal herriko paisaiak eta ohiturak islatu zituen batez ere bere obretan, eta sari ugari jaso zuen. Madril eta Garai artean bizi eta lan egin zuen.

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Valentín de Zubiaurre Aguirrezabal. .
  2. Mochizuki, Takeshi. (1980). Ramón de Zubiaurre, el pintor y el hombre. Bizkaiko Foru Aldundia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search