Valentin Zubiaurre Agirrezabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1879ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | Madril, 1963ko urtarrilaren 24a (83 urte) |
Familia | |
Aita | Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | baliorik ez gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Euskal Artisten Elkartea |
Valentin Zubiaurre Agirrezabal (Madril, 1879ko abuztuaren 22a - ibidem., 1963ko urtarrilaren 24a) bizkaitar margolaria izan zen[1].
Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea musikagileak seme bi izan zituen, biak margolariak izandakoak: Ramon eta Valentin. Seme biak gor-mutuak izan ziren. Honek anai bien arteko harremana sendotu zuen[2].
Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan pintura ikasketak amaitu ondoren Europa guztian zehar ibili zen eta Herbehereetako, Frantziako eta Italiako museorik ospetsuenetan izan zen. Europa eta Amerikako hiri garrantzitsuenetan jarri zituen bere koadroak ikusgai, baita Japonian ere, Tokion hain zuzen. Euskal herriko paisaiak eta ohiturak islatu zituen batez ere bere obretan, eta sari ugari jaso zuen. Madril eta Garai artean bizi eta lan egin zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search