Virginiako Eskubideen Adierazpena

 

Virginiako Eskubideen Deklarazioa 1776an idatzi zen. Gizonen eskubideak aldarrikatzeko idatzi zen, gizon oro legearen aurrean eskubide berdinak izan beharko lituzkeela aldarrikatzeko, gizonen askatasuna eta zoriona bilatzeko eskubideak aldarrikatzeko... Deklarazioak, besteak beste, Gobernu "desegokia" abolitzeko edo erreformatzeko eskubidea aldarrikatzen zuen.[1]

Hiru botereak banatzeko beharra aldarrikatzen du testuak; botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala banatzeko beharra. Eta lehen bi botere horiek hauteskundeen bidez denbora mugatu batean berriztatzeko beharra.

Dokumentu honek geroko zenbait agiritan eragina izan zuen, besteak beste, handik gutxira idatziko zen Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenean (1776), Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioan (1787), Amerikako Estatu Batuetako Eskubideen Kartan (1789) eta Frantziako Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpenean (1789).

  1. The Virginia Declaration of Rights; Article 3. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search