Vox | |
---|---|
Idazkari nagusia | Javier Ortega Smith |
Sorrera | 2013ko abenduaren 17a |
Egoitza nagusia | Madril, Espainia |
Ideologia politikoa | |
Eserlekuak erakundeetan | Diputatuen Kongresuan 39 / 350 Espainiako Senatuan 3 / 266 Zinegotziak Espainian 529 / 67.611 Eusko Legebiltzarra 1 / 75 |
www.voxespaña.es |
Vox (edo VOX, latinezko 'ahots' hizetik ekarria) eskuin muturreko[13][14][15][16][17][18][19][20][21][22] eta eskuin populismo erradikaleko[23][24][25][26][27][28][29][30] espainiar alderdi nazionalista bat da, 2013ko abenduaren 17an Espainiako Alderdi Popularreko kide ohiek sortua: haien artean, Santiago Abascal eskuin muturreko[17] euskal herritarra ezagunena da.[31]
Haren egitasmoaren funts nagusiak bi dira: Espainiaren batasunari eustea eta autonomia erkidegoak kentzea.[32] Espainia Europar Batasunetik ateratzearen alde espresuki ez badaude ere, estatuek euren nortasuna mantentzearen alde daude, inoiz ez Europa elkartu baten alde.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search