Wiener Neustadt (alemanez ˈviːnɐ ˈnɔʏʃtat ahoskatua) Austriako ipar-ekialdeko hiria, Austria Behereko probintzia federalean, Fischa ibaiaren ertzean, Viena hiriaren hegoaldean. 35.050 biztanle. Industria (tresneria mekanikoa, ehungintza, burdinbiderako gaiak, papergintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Aipagarriak dira XIII. mendeko dukearen gaztelua, XV. mendeko San Jurgi eliza, XIII. mendeko Ama Birjinaren eliza gotikoa eta XV. mendeko abadia zistertarra. 1192an sortu zuten hiria, eta turkiar eta hungariar buruzagi militarren topagunea izan zen maiz.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search