Wii

Wii
bideokontsola eta bideokontsola
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFoxconn eta Nintendo
GaratzaileaNintendo
Saldutako kopurua101.630.000, 3.190.000, 5.840.000, 9.270.000, 13.170.000, 20.130.000, 24.450.000, 29.620.000, 34.550.000, 44.960.000, 50.390.000, 52.620.000, 56.140.000, 67.450.000, 70.930.000, 73.970.000, 75.900.000, 84.640.000, 86.010.000, 87.570.000, 89.360.000, 94.970.000, 95.850.000, 96.560.000, 97.180.000, 99.380.000, 99.840.000, 100.040.000, 100.300.000, 100.900.000, 101.060.000, 101.150.000, 101.230.000, 101.440.000, 101.520.000, 101.560.000, 101.590.000 eta 101.630.000
Ikonoa eta
Historia
Sorrera2006ko azaroaren 19a
Amaiera2017
AurrekoaNintendo GameCube
HurrengoaWii U
Honen parteseventh generation of video game consoles (en) Itzuli
Ezaugarriak
CPUBroadway (en) Itzuli
Sistema eragileaWii system software (en) Itzuli

Wii Nintendo bideo-joko konpainiako bostgarren mahaigaineko kontsola da, GameCube-ren hurrengoa. Kontsola E3 2006 bideo-joko feria arte Revolution goitizenez deitzen zen, bere aurrekoaren hardware eguneratze bat izaki.

Makina honen bereizgarri nagusia bere kablerik gabeko urrutiko kontrolagailuan datza, Wiimote izenez ezagutua, eta mugimentua antzemateko gai dena biraketan nahiz hiru dimentsiotan. Horrez gain, erakusle funtzioa bete dezake telebista azpian zein gainean jartzen den sentsore bati esker.

Bere ezaugarrien artean gutxien nabarmentzen dena hardwarearen potentzia da, egun kaleratzen diren makinen joera komertziala apurtuz bide batez. Haize berriak datoz ekialdetik. Nintendo etxearen apustua orijinaltasunen ildotik dator, eta beste kontsolek eman ezin ditzaketen esperientziak bilatu nahi izan dituzte. Maila baxuagoko hardware erabilerak gainera, produkzio kostuetan asko aurreztea ahalbidetu die, azken generazioko aurkariek aurkeztutako produktuen aldean askoz eskaintza merkeagoa kaleratzeko.

Kyoto-ko enpresa trebea da honelako apustu iraultzailetan, ez baita lehendabiziko aldia urteen poderioz beste etxeek ere imitatu dituzten berritasunak aurkezten dituena. Halabeharrez, indarra hartzen dagoen industria izanik bideo-jokoena, Nintendo ahal bezain beste jenderen nahiak estaltzera heltzeko ahaleginean murgilduta dago, eta estrategia horretako erakusle nagusi bezala mahaiganeko Wii makina ageri da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search