Wikipedia:Administratzaileak

Administratzaileen logotipoa
Administratzaileen logotipoa

Administratzaileak Wikipedian ekintza bereziak egiteko ahalmen teknikoa eman zaien lankide taldea dira. Kontuan izan ezazu Wikipedian ez dagoela lankideen arteko hierarkiarik, eta horrenbestez administratzaileak ez direla beste wikilariak baino goragokoak; aitzitik, administratzaileak Wikipediaren garbitzaileak dira, Wikipedia txukun izateko ardura hartu duten boluntario xumeak, administratzaileen logotipoak berak (ikus eskuinean) garbi adierazten duenez. Gainerako wikilariak bezala, administratzaileak boluntarioak dira, ez dute soldatarik jasotzen lan horren ordainetan. Gaur egun, 10 administratzaile ditu Euskarazko Wikipediak.

Ingelesez sysops, system operators edo administrators deitu ohi zaie.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search